Gizartea -

Toledo

Espetxera bidali dute fidantzarik gabe Mocejonen Mateo hiltzea egotzita atxilotutako gaztea

Hilketa delitua leporatu diote behin behinean, .

Atxilotua eraman duen ibilgailua, epaitegiko aparkalekuan sartzen. Argazkia: EFE
Atxilotua eraman duen ibilgailua, epaitegiko aparkalekuan sartzen
Atxilotua eraman duen ibilgailua, epaitegiko aparkalekuan sartzen. Argazkia: EFE

agentziak | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Instrukzio-epaileak espetxera bidali du, fidantzarik ezarri gabe, joan zen igandean, abuztuak 18, Toledoko Mocejon herrian 11 urteko Mateo mutikoa hiltzeaz akusatu eta atxilotutako 20 urteko gaztea. Hilketa delitua leporatu diote behin behinean Gaztela-Mantxako epaitegi nagusiak jakinarazi duenez.

Epaitegiak argitaratutako informazioan, ikertua bere desgaitasun-egoerara egokitutako zentro, unitate edo sail batera eramateko eskatu dio instrukzio epaileak espetxe zuzendaritzari. Horrez gainera, prozeduraren gaineko sekretua altxa du eta auzia egoitza judizialean ikertzen eta izapidetzen jarraituko dute.

Deklarazioa hartu aurretik, auzitegi-medikuen txostena eskatu du epaileak eta, horren arabera, ikertuari bere desgaitasun-egoerara egokitutako galdeketa egin dio, Prozedura Kriminalaren Legearen 109. artikuluak jasotzen duen bezala; alegia, galderak ulertzen eta ulertua izaten lagundu dion bideratzaile bat alboan zuela egin diote galdeketa.

Atxilotuak, 20 urteko nazionalitate espainiarra duen gazteak, Mateoren hilketa onartu zuen atxilotua izan ondoren. Guardia Zibilak hilketa burutzeko armaren bila jarraitzen du. Ikerketan zehar hainbat aizto aurkitu dituzte baina oraingoz ez da konfirmatu hilketan erabilitakoak izan direnik eta ikertzen jarraitzen dute.

Mateo lagunekin jolasean ari zen igande goizean Mocejon herriko kiroldegian, 20 urteko gaztea gerturatu eta hainbat labankada eman zizkionean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak