Gizartea -

EZBEHARRA MENDIAN

Samina nagusi da Lezon eta Oiartzunen mendizaleen heriotza dela eta

Mendizaleen familiak Chamonixen dira jada. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren esku" jarri dela, beharko lituzketen izapideekin laguntzeko.

Mont Blanc mendia, artxiboko irudi baatean
Mont Blanc mendia, artxiboko irudi baatean
Euskal mendizaleak Gervasutti korridorean behera erori ziren, 45-50 graduko desnibela duen korridorean

0:27

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Samina nagusi da Lezo eta Oiartzun herri gipuzkoarretan, atzo arratsaldean Mont Blanc mendian istripua izan zuten mendizaleen heriotza dela eta. Ezbeharrean, bi mendizale, 26 eta 27 urtekoak, hil ziren, eta hirugarren bat arin zauritu. 

Mikel Etxezarraga, jaiotzez usurbildarra, Lezoko Altamira auzoan bizi zen, eta Markel Galdos oiartzuarrak Lezoko kiroldegian egiten zuen lan sorosle. Biak oso ezagunak ziren inguruan. Oiartzuarra da soka-taldeko hirugarren kidea ere, lagunak amiltzen ikusi eta abisua eman zuena.

Familiak Chamonix-Mont Blanc-era iritsi dira jada. Savoia Garaian dago harana, Auvernia-Rodano-Alpe eskualdean, eta orain 26 eta 27 urteko mendizaleen gorpuak aberriratzeko izapideak bete beharko dituzte familiek.

Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, kasu hauetan gertatzen den bezala, "talde kontsularraren eta familiaren esku jarri da, eskatzen zaionean eta erabilgarria izan daitekeenean laguntzeko".

Ildo horretan, "lehen unetik familiarekin harremanetan" dagoela esan du, beharko lituzketen kontaktuekin eta izapideekin laguntzeko.

Bestalde, Kanpo Arazoetarako Ministerioak laguntza eskani die hildako mendizaleen familiei. Ministeriotik azaldu dutenaren arabera, Espainiak Lyonen duen Kontsulatua bi mendizaleak hil diren istripuaz "jakitun da", eta "harremanetan dago agintari franziarrekin eta biktimen famliliekin beharko luketen laguntza eskaintzeko".

Mikel Arruti Lezoko alkateak eta Joana Mendiburu Oiartzungo alkateak doluminak eman dizkiete Mont Blanc mendian atzo hildako mendizaleen senide eta lagunei. Euskadi Irratian egin dieten elkarrizketan azaldu dutenez, bi Udalek eskura dituzten baliabide guztiak jarri dituzte familien eskura, izapide administratiboak azkartu eta hiru mendizaleak Frantziatik Euskal Herrira lehenbailehen ekartzeko. Inguru hartan zeuden Oiartzungo eta Lezoko mendizaleak babesa ematera hurbildu zirela ere adierazi dute alkateek. Halaber, senide eta gertukoen samina ez areagotzeko deia egin dute.

Joana Mendiburu, Oiartzungo alkatea: ''Herria oso atsekabetuta dago''
Joana Mendiburu, Oiartzungo alkatea: ''Herria oso atsekabetuta dago''
Joana Mendiburu, Oiartzungo alkatea: ''Herria oso atsekabetuta dago''

1:14

Atzo, ezbeharraren berri izan zutenean, biek sare sozialen bidez helarazi zieten udal taldearen babesa eta gertutasuna.

"Oso hunkituta eta bihotza uzkur gaude Alpeetatik jaso berri dugun albiste tristeagatik. Gobernu talde osoaren izenean gure doluminik sentituena adierazi nahi diet oiartzuar gaztearen sendiari eta hurbileko lagunei", argitaratu zuen Mendiburuk X sare sozialean.

Bestetik, Arrutiren esanetan, "albiste lazgarria Mont Blanc ingurutik Lezora iritsi zaiguna. Eskualdeko bi mendizale gazte hil dira, horietako bat herrikidea. Doluminik sentikorrenak bi gazteen senide eta lagunei. Lurrak goxo har ditzala".

Alpeetako istripuren harira, adierazpena argitaratu du Oiartzungo Udalak. Horren arabera, Udala hildako eta zauritutako oiartzuarren familiekin harremanetan jarri zen atzo, herri bezala, "elkartasuna adierazi eta laguntza eskaintzeko". Aldi berean, beraien espazio intimoa errespetatzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Frantzia bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Oiartzun albisteak Eguneko albisteak Lezo azken ordukoa Erreskateak mendian