Gizartea -

EZBEHARRA

Oiartzungo eta Lezoko bi mendizale hil dira Mont Blanc mendiko tontorretik jaisten ari zirela

Haiekin zihoan hirugarren bat zauritu egin da, baina onik dago. Chamonixeko Jendarmeriak azaldu duenez, alpinistak 100 metroko altueratik erori dira, Gervasuttiko korridorean. Erreskate helikoptero batek hildakoen gorpuak berreskuratu ditu arratsaldean, eta Chamonixera eraman ditu.

EITB MEDIA
EITB MEDIA
Bi euskal mendizale hil dira Mont Blancen: hau da tragedia gertatu den lekua

0:19

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako bi mendizale hil dira Mont Blanc mendian (Frantziako Alpeeetan) tontorretik jaisten ari zirela istripu bat izan dutenean, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Haiekin eskalatzen ari zen hirugarren mendizale bat bizirik atera da, eta zauri arinak dauzka. Hildakoek 26 eta 27 urte zituzten, eta Oiartzun eta Lezokoak ziren. Bizirik atera den mendizalea, berriz, Oiartzungoa da. 

Mendizaleak Mont-Blanc du Tacul (4.248 metro) mendiaren gailurretik jaisten ari zirenean gertatu zen istripua. Mont Blanc mendiguneko tontorretako bat da, eta 4.805 metroko altuera du.

Frantziako zenbait hedabidek jaso dutenez, gertakaria arratsaldeko lehen orduan gertatu da, eskalatzaile taldea gailurretik jaisten ari zenean, Gervasutti korridorean.

Chamonixeko Jendarmeriaren erreskate taldeko bozeramaile batek EFE albiste-agentziari azaldu dionez, alpinistak 100 metroko altueratik erori dira, Gervasuttiko korridorean. Erreskate helikoptero batek hildakoen gorpuak berreskuratu ditu arratsaldean, eta Chamonixera eraman ditu.

Bestalde, Kanpo Arazoetarako Ministerioak laguntza eskani die hildako mendizaleen familiei.

Hala, Ministeriorik EFEri azaldu diotenez, Espainiak Lionen duen Kontsulatua bi mendizaleak hil diren istripuaz "jakitun da", eta "harremanetan dago agintari franziarrekin eta biktimen famliliekin beharko luketen laguntza eskaintzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea