Gizartea -
Gertaera
25 urteko gazte bizkaitar bat hil da Burgosen, Ebro ibaiko bainu-gune batean itota
Ezbeharra astearte arratsaldean gertatu zen Valdenoceda udalerrian. Lekukoek ezin izan zioten gazteari lagundu, eta larrialdi-taldeek hilotza erreskatatu zuten.
Agentziak | EITB Media
Portugaleten bizi zen 25 urteko gazte bat itota hil zen atzo, asteartea, Ebro ibaian, Burgoseko Valdenoceda udalerriko bainu-gunean, Villarcayo herritik gertu.
Gaztela eta Leongo Larrialdi Zerbitzuak 14:05ean jaso zuen deia, gizon bat ibaian itotzen ari zela zihoen deia. Lekukoek, harengana iristen saiatu ziren arren, ez zirela hura ikusteko edo aurkitzeko gai adierazi zuten.
Larrialdi zerbitzuetako hainbat talde joan ziren bainu-gunera: Burgosko eta Miranda de Ebroko suhiltzaileak, Sacyl Osasun Larrialdietako taldea helikoptero medikalizatu batekin eta baita Villarcayoko osasun-zentroko mediku-taldea ere.
Hala ere, ezin izan zuten gaztea onik atera. Azkenik, suhiltzaileek gorpua aurkitu eta erreskatatu zuten eta medikuek heriotza baieztatu zuten.