Gizartea -
Toledo
Giza arrastoak dituen labana bat topatu dute Mocejongo hilketaren osteko bilaketa lanetan
Mateo 11 urteko gaztearen ustezko hiltzailea ostegunean eramango dute epailearen aurrean deklaratzera. Mateo lagunekin zegoen futbolean jolasten labankadaz hil zutenean.
agentziak | eitb media
Guardia Zibilak giza arrastoak dituen aizto bat topatu du Mocejongo (Toledoko) hilketaren osteko bilaketa lanetan, hain zuzen, Dali kalearen inguruetan, eta baliteke lotura izatea hilketarekin.
Guardia Zibiletik azaldu dutenez, Mocejongo Udaleko garbitzaile batek eman du abisua, lanean ari zela laban bat ikusi duenean.
Agenteek aiztoa jaso dute igandean izandako hilketarekin zerikusia duelakoan. Guardia Zibilaren txakur batek baieztatu du giza arrastoak daudela aurkitutako aiztoan.
Mateo 11 urteko gaztearen ustezko hiltzailea ostegunean eramango dute epailearen aurrean deklaratzera. Mateo lagunekin ari zen futbolean jolasten labankadaz hil zutenean.