Gizartea -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Mpox-ari aurre egiteko proposatutako neurriak MOEk gomendatutakoaren "ildotik" doaz, Jaurlaritzaren arabera

Osasun saileko zaintza epidemiologikorako arduradunak txertaketa aholkuei eustea eta protokoloa eguneratzea defendatu du, gaitzaren aldaera berriaren inguruko informazioa jasotzeko.

Pello Latasa Osasun saileko zaintza epidemiologikorako arduraduna. EITB Media
Pello Latasa Osasun saileko zaintza epidemiologikorako arduraduna
Pello Latasa Osasun saileko zaintza epidemiologikorako arduraduna. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek mpox edo tximino baztangari aurre egiteko atzo egindako bileraren ondoren, gaur elkartuko da Osasun Publikorako Batzordea neurriak eztabaidatu eta onartzeko.

Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko zaintza epidemiologikorako arduradunak azaldu duenez, gaitzari aurre egiteko proposatutako neurriak Munduko Osasun Erakundeak edo Europako Batzordeak egindako gomendioen "ildotik" doaz.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, 2022tik indarrean dauden neurriei eustea defendatu du Eusko Jaurlaritzak. Zehazki, txertaketa aholkuei eustearen eta protokoloa eguneratzearen alde egin du, gaitzaren aldaera berriaren inguruko informazioa jasotzeko.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan mpox kasu berrien klatua edo aldaera identifikatu ahal izango dela aurreratu du Latasak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua bideoak Gaixotasunak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Medikuntza albisteak Tximino-baztanga