Gizartea -

Eguraldia

Kanadako suteen keak zuriz estali du Euskal Herriko zerua

Aste hasiera honetan Kanadako kea nabari da ia Europa osoan, baina iragarpenaren arabera, bihartik aurrera desegin egingo da.

Kanadako suteen kea Europaraino iritsi da
Kanadako suteen kea Europaraino iritsi da
Kanadako suteen kea Euskal Herrira iritsi da

0:20

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ez da ez kalima, ez hautsa eta ezta lainoa ere. Kanadako suteen kea Euskal Herrira eta Europara iritsi da, eta horregatik nabari zaio kolore zuri edo zikin hori zeruari.

Zehazki, azken asteetan Kanadako Columbia Britainiarrean piztutako baso suteetatik datorren kea da.

Jose Antonio Aranda Euskalmeteko zuzendariak Radio Euskadin azaldu duenez, gaurko egunean zehar ke zuria gutxitu egingo da, gauetik aurrera desagertu arte. Osasunarentzat arriskutsua izan ote daitekeen galdetuta, kearen kontzentrazioa "oso txikia" dela azaldu du eta, izatekotan, eragin "arina" izan dezakeela asma dutenengan.

Arnaitz Fernandez EITB Mediako meteorologoaren arabera, aipaturiko ke kontzentrazioak 5.000 metrotik gorako altueran daude eta "badirudi ez duela ondoriorik izango". "Kanadako suteetatik iritsitako keak ez du eraginik izan gure airearen kalitatean", gaineratu du.

Arnaitz Fernandez: ''Kanadako suteetatik iritsitako keak ez du eraginik izan gure airearen kalitatean''
Arnaitz Fernandez: ''Kanadako suteetatik iritsitako keak ez du eraginik izan gure airearen kalitatean''
Arnaitz Fernandez: ''Kanadako suteetatik iritsitako keak ez du eraginik izan gure airearen kalitatean''

0:35

Bestalde, Mark Parrington Klima aldaketarako Europako Copernicus zerbitzuko zientzialariak azaldu duenez, azken egunotan AOD "balio altuak" nabaritu dira Europako ipar-mendebaldean.

Aurtengo abuztuan 900 baso sute izan dira aldi berean, gehienak mendebaldean. Iaz, sugarrek 17 milioi hektarea kiskali zituzten Kanadan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kanada