Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, bikotekide ohiari eraso egin eta neskato bat eramaten saiatzea egotzita

Besoan lesioak eragin zizkion emakumeari eta osasun etxean artatu behar izan zuten. Bizilekua bortxatzea, tratu txarrak ematea, indarkeriaz egindako lapurreta egitea eta sekretuak agerraraztea leporatu diote.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak gizon bat atxilotu du pasa den asteburuan Iruñean, bikotekide ohiaren etxean sartu, emakumeari eraso egin eta neskato bat eramaten ahalegintzea leporatuta.

Gaur goizean Foruzaingoak zabaldutako informazioaren arabera, emakumea foruzainekin hitz egiten ari zela gizonak telefonoa kendu zion, kolpatu egin zuen eta biktimak eskuko telefonoan zituen argazkiak eta elkarrizketak ikusi zituen. Besoan lesioak eragin zizkion emakumeari eta osasun etxean artatu behar izan zuten. 

Bizilekua bortxatzea, tratu txarrak ematea, indarkeriaz egindako lapurreta egitea eta sekretuak agerraraztea leporatu diote atxilotuari. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Iruñeko bideoak Indarkeria matxista Espainian Albisteak Nafarroa Delituak azken ordukoa Gizartea Genero indarkeriaren biktimak Albisteak Gaur Eguneko albisteak