Gizartea -

EZBEHARRA

Gizon bat larri zauritu da Murchanten, bigantxa batek adarkatuta

43 urteko gizona helikoptero medikalizatuan eraman dute Iruñera, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, zauri larriak baitzituen.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko gizon bat larri zauritu da igande honetan Murchanten, bigantxa batek adarkatuta.

Iturri ofizialek jakitera eman dutenez, zauritua Tuterara eraman dute lehendabizi, Reina Sofia Ospitalera, baina zaurien larritasuna ikusita, Iruñera eraman dute ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, helikoptero medikalizatu batean.

Herriko jaiak ospatzen ari dira Murchanten, eta 12:00etan askatu dituzte bigantxak. Horietako batek harrapatu du gizona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak