Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Ertzain bat atxilotu dute Donostian emazteari erasotzen saiatzea leporatuta

Larunbat goizaldean erasotzen saiatu zen, bi alaba txikien aurrean, baina emakumeak ihes egitea lortu zuen. Agentea libre utzi dute, karguak egotzita.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzain bat atxilotu dute Donostian larunbatean emazteari erasotzen saiatzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren esanetan. Agentea libre utzi dute, karguak egotzita.

Segurtasun Sailak baieztatu duenez, eraso saiakera atzo goizaldean gertatu zen, bikoteak dituen bi alaba txikien aurrean, baina emakumeak ihes egitea lortu zuen.

Atxilotutako ertzaina bajan zegoen, eta genero-indarkeria eta etxeko indarkeria egotzi dizkiote, bikotekideari aizto batekin erasotzen saiatzeagatik eta bi alaba txikiei min egiteko mehatxua egiteagatik, iturri ofizialen arabera.

Diario Vascoren arabera, Txomin auzoan eraso zion, goizaldeko laurak aldera, etxe barruan. Dirudienez, kalean hasi zen bien arteko eztabaida, eta etxera iritsi zirenean, agenteak sukaldeko labana bat hartu zuen eta emaztea hiltzen saiatu zen. Emakumeak alaba txikiena besoetan zuela egin zion aurre piperbeltz esprai bat erabiliz. Une hori baliatu zuen etxetik alde egin eta laguntza eskatzeko.

Agentea alaba zaharrenarekin geratu zen etxe barruan. Emakumea, berriz, Martuteneko espetxean guardian zeuden ertzainengana joan zen laguntza eske, oinutsik.

Patruilak etxera iritsi zirenean, gizonak ez zien sartzen utzi, eta alabari min egingo ziola esan zien mehatxuka. Azkenean, baina, ertzainek lortu zuten etxean sartzea, eta alaba onik zegoela ikusi zuten.

Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko polizia-eginbideak egiteko, eta amaitutakoan, epailearen esku utzi zuten. Epaileak aske utzi du, kautelazko neurriak ezarrita eta agintari judizialak eskatzen dionean agertzeko betebeharrarekin.

Donostiako Udalak bihar, astelehena, aztertuko du, Bozeramaileen Batzordean, gertakari horri zer erantzun instituzional eman behar dioten.

Goiak ''gaitzespen irmoena'' adierazi du ertzain batek emazteari egindako eraso saiakeraren aurrean
Goiak ''gaitzespen irmoena'' adierazi du ertzain batek emazteari egindako eraso saiakeraren aurrean
Goiak ''gaitzespen irmoena'' adierazi du ertzain batek emazteari egindako eraso saiakeraren aurrean

0:25
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Gizartea bideoak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Matxismoa gaur