Gizartea -

Lapurreta Gipuzkoan

Lapur batek ihes egin du Beasaingo banku-sukurtsal batean lapurreta egin ostean

Lapurreta 13:20an jazo da, Nafarroa etorbideko bulego batean, eta ez da inor zauritu.

Ertzaintza Rural Kutxa banketxearen aurrean, Beasain (Gipuzkoa). Irudia: EITB
Ertzaintza Rural Kutxa banketxearen aurrean, Beasain (Gipuzkoa). Irudia: EITB
Ertzaintza Rural Kutxa banketxearen aurrean, Beasain (Gipuzkoa). Irudia: EITB

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atrakatzaile bat Beasaingo (Gipuzkoa) erdiguneko banku-sukurtsal batean sartu da ostiral honetan, eta bertan zuten diruaren zati bat eskuratu ondoren, ihes egin du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lapurreta 13:20an jazo da, Nafarroa etorbideko bulego batean, eta ez da inor zauritu.

Segurtasun Sailak adierazi duenez, lapurretaren nondik norakoak ikertzen ari dira, eta oraingoz ez dakite lapurrak zer arma mota zeraman, baina, dirudienez, ez omen du diru gehiegi lapurtu.

Lapurreta Rural Kutxaren sukurtsal batean gertatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Beasain Albisteak Lapurretak