Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Berriozarren bikotekidearen alaba adingabeari sexu erasoa egitea egotzita

Gizasemeari eraso delitu jarraitua egotzi dio Foruzaingoak, hainbat aldiz ukituak egin baitzizkion neskatoari. Horrez gain, beste gizon bat hartu dute atxilo Burlatan, alokairuan zuen emakumeari sexu erasoa egitea leporatuta.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak 57 urteko gizonezko bat atxilotu du asteon Berriozarren (Nafarroa) bikotekidearen alaba adingabeari sexu erasoa egitea egotzita, Nafarroako Poliziak ohar bidez jakinarazi duenez. 

Erasotzailearen bikotekide eta adingabearen amak salatu zuen erasoa Foruzaingoan. Salaketaren arabera, gizonak hainbat aldiz egin zizkion ukituak adingabeari, eta hori dela eta, sexu eraso delitu jarraitua egotzi diote. 

Burlatan, bestalde, 52 urteko gizaseme bat atxilotu dute emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Antza, alokairuan zuen maizterrari egin zion eraso. 

Erriberan, Arguedasen, Foruzaingoak 36 urteko urteko gizon bat hartu dute atxilo, kasu honetan, kaletik zihoan emakume bat jazarri eta ukituak egiteagatik. 

Genero indarkeria delitua egotzita, lau gizon atxilotu dituzte, hiru Tuteran eta laugarrena Tafallan. Lizarran beste gizon matxista bat atxilotu dute, bikotekidearekiko urruntze agindua urratzeagatik, eta Beiren beste bat, emakume bati mehatxu larriak egitea egotzita. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Burlata Albisteak Berriozar Foruzaingoa Sexu erasoak