Gizartea -

Shanghai zerrenda

EHU munduko 400 unibertsitate onenen artean kokatu da, zerrendan gora eginda

Euskal Herriko Unibertsitatea munduko 500 onenen artean egotetik, 400 onenen artean egotera igaro da urtebetean eta Eva Ferreirak koska bat gora izana baloratu du. Bestalde, Nafarroako Unibertsitatea 600 onenen artean kokatu da eta Baionan campusa duen Bordeleko Unibertsitatea, 300 onenen artean.

Hainbat ikasle, EHUko campus baten kanpoaldean. Artxiboko irudia: EFE
Hainbat ikasle, EHUko campus baten kanpoaldean.
Hainbat ikasle, EHUko campus baten kanpoaldean. Artxiboko irudia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) munduko laurehun unibertsitaterik onenen artean kokatu da, iaztik gora eginda, unibertsitateen kalitate akademikoa neurtzen duen Shanghai rankingaren arabera.

Zehazki, Euskal Herriko Unibertsitatea munduko 500 onenen artean egotetik (401-500), 400 onenen artean (301-400) egotera igaro da urtebetean.

Eva Ferreira EHUko errektorea pozarren azaldu da igoeragatik. Ohar bidez adierazi duenez, Euskal Herriko Unibertsitatea munduko 400 onenen artean egotea aipagarria da oso, "mundu mailan lehia gehiago dagoen honetan", eta lortutako maila "emaitza bikaina da".

ETBri egindako adierazpenetan, antzeko balorazioa egin du Gorka Moreno Bizkaiko Campuseko errektoreordeak:

Gorka Moreno, EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea: ''Gauzak ondo egiten ari direnaren seinalea da''
Gorka Moreno, EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea: ''Gauzak ondo egiten ari direnaren seinalea da''
Gorka Moreno, EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea: ''Gauzak ondo egiten ari direnaren seinalea da''

1:53

Nafarroako Unibertsitatea (pribatua) koska bat beherago ageri da, 600 onenen artean, iazkoari eutsiz. Gainera, Baionan campusa duen Bordeleko Unibertsitatea munduko 300 unibertsitate onenen artean sailkatu da.

Harvard, Stanford eta MIT (Massachusetts Institute of Technology) unibertsitateak dira sailkapeneko lehen hiru postuak betetzen dituztenak, hurrenkera horretan. Horien atzetik ageri dira Cambridge (4), Berkeley (5), Oxford (6), Princeton (7), Caltech (8), Columbia (9) eta Chicago (10). Denak dira iparramerikarrak, Cambridge eta Oxford britainiarrak izan ezik.

Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak urtero egiten du munduko unibertsitate onenen zerrenda, eta aurten goi mailako 2.500 hezkuntza erakunde baino gehiago aztertu ondoren 1.000 onenak zerrendatu ditu. Shanghai zerrendak aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikulu kopuruaren —batez ere Nature eta Science—, erakundearen tamainarekiko "per capita" errendimenduaren edo bertan ikasi duten edo eskolak ematen dituzten Nobel Sarien kopuruaren arabera sailkatzen ditu zentroak.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Nafarroako Unibertsitate Publikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza