Gizartea -

Indarkeria matxista

47 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Sexu erasoa Koroatze auzoko lonja batean gertatu zen astelehen gauean, eta atxilotua epailearen aurrera eraman dute dagoeneko. Ondoren, epaileak espetxera bidali du.

Sexu erasoa gertatu zen lonja, Gasteizen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Sexu erasoa gertatu zen lonja, Gasteizen
Sexu erasoa gertatu zen lonja, Gasteizen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.

Ertzaintzaren iturrien arabera, sexu erasoa Koroatze auzoko lonja batean gertatu zen, eta atxilotua epailearen aurrera eraman dute jadanik. Ondoren, epaileak espetxeratzeko agindua eman du.

Gasteizko Udalak elkarretaratzea deitu du 12:00etan Plaza Berrian, pasa den igandean hirian gertatu zen beste sexu-eraso bat salatzeko. Udalak jakinarazi duenez, emakume batek igandean salatu zuen 35 urteko bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso ziola. Sexu erasoa egitea egotzita atxilotu zuten gizona, eta epaile aurrera eraman ondoren, epaileak espetxean sartzeko agindu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Sexu erasoak