Gizartea -

Mendiko istripua

Mendizale nafar bat hil da Huescako Pirinioetan, erori eta harri batekin burua kolpatu ondoren

Hildakoak 54 urte zituen, eta tafallarra zen. Goriz aterpetik gertu erori da, Fanlo udalerrian (Huesca).

Goriz aterpea (Huesca). Irudi: Flickr
Goriz aterpea (Huesca). Irudi: Flickr
Goriz aterpea (Huesca). Irudi: Flickr

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tafallako (Nafarroa) 54 urteko mendizale bat hil da gaur, Goriz aterpetik gertu erorita, Fanlo udalerrian (Huesca), eta harri batekin buruan kolpea hartuta.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 14:00ak aldera jaso dute abisua, eta, Boltañako GREIMa martxan jarri ostean, Benasqueko Aire Unitateak eta 061 larrialdi zerbitzuetako medikuak eremuaren gainetik hegan egin eta biktima aurkitu dute.

Emakumearen gorpua Boltañara eraman dute helikopteroan, eta handik Zaragozako Auzitegi Medikuntzako Institutura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Mendiko istripuak Pirinioak Aragoi