Gizartea -

Bizkaia

Aske geratu da Getxon arma zuri batekin erasotzeagatik atxilotutako gizona

Epaileak aske utzi du 25 urteko gizona, kalean beste bati labankadak eman ostean. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, lokian eta eskuineko besaurrean zauriturik.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aske utzi dute Algortan (Getxo) beste gizon bati arma zuri batekin eraso egin zion 25 urteko gizona. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, lokian eta eskuineko besaurrean ebakiak zituelarik.

Erasoa ostiralean gertatu zen, 13:30ean, Basagoiti etorbidean. Gizon batek beste bati labankada pare bat eman eta bi zauri egin zizkion, bata buruan eta bestea besoan.

Ertzaintzak azaldu zuenez, agenteak bertaratu zirenean, hainbat bizilagunek atxikita zuten ustezko erasotzailea ikusi zuten, eta inguruan zegoen biktima, odoletan. Anbulantziaz eraman zuten zauritua Gurutzetako Ospitalera.

Horren aurrean, ustezko erasotzailea atxilotu zuten, eta beharrezko izapideak egindakoan, epailearen aurrera eraman zuten. Epaileak aske utzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak