Gizartea -

Istripua

Hemezortzi pertsona zauritu dira Villa Fitero Rallyan izandako harrapaketa batean

Istripua 15:00etan gertatu da. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, proban parte hartzen ari zen ibilgailuetako batek hemezortzi pertsona harrapatu ditu, lau adingabe tartean.

Istripua bihurgune batean izan da. Argazkia: Foruzaingoa
Istripua bihurgune batean izan da. Argazkia: Foruzaingoa
Zazpi pertsona zauritu dira Villa Fitero Rallyan izandako harrapaketa batean

0:30

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hemezortzi pertsona zauritu dira Fiteroko XIV. Rallyan izandako harrapaketa batean, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Proba bertan behera geratu da. Biktimetako bat, 4 urteko ume bat, helikoptero medikalizatu batean eraman behar izan dute Reina Sofia Ospitalera (Tutera).

Istripua 15:00etan gertatu da, NA-6900 Cascante-Fitero errepideko 19,5 kilometroan, NA-6941 errepidearekin bat egiten duen bidegurutzean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, proban parte hartzen ari zen ibilgailuetako batek hemezortzi pertsona harrapatu ditu, lau adingabe tartean. Rallya ikusten ari ziren guztiak. Zaurituetako bat Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (Iruñea) eraman dute, eta gainerakoak Reina Sofia Ospitalera.

Zaurituetako bat 60 urteko gizonezko bat da, eta bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batean eraman dute, baita 4 urteko ume bat ere. Horiez gain, 40 urteko emakume bat, 39 urteko gizonezko bat, 8 urteko ume bat, eta 6 urteko beste bat ere eraman dituzte erietxera. Polikontusioak edota politraumatismoak zituzten guztiek.

Bereziki larria zen 4 urteko ume baten egoera, eta, hori dela eta, helikoptero medikalizatuan eraman dute ospitalera.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du harrapaketaren arrazoiak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Rallyak