Gizartea -

Erasoa

Gizon bat atxilotu dute Getxon, beste bati arma zuriz eraso egiteagatik

Erasoa 13:30ean gertatu da, Gantzabal plazan. Gizon batek beste bati eraso egin dio arma zuri batekin, eta bi zauri egin dizkio, bata buruan eta bestea besoan. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Algortan (Getxo), beste bati arma zuri batekin eraso egin ostean, EITBk baieztatu duenez.

Erasoa 13:30ean gertatu da, Gantzabal plazan. Gizon batek beste bati eraso egin dio arma zuri batekin, eta bi zauri egin dizkio, bata buruan eta bestea besoan. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak atxilotu egin du ustezko erasotzailea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak