Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

21 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta

Biktimak salatu zuenez, erasoa abuztuaren 6an gertatu zen, Arabako hiriburuko Zabalgune auzoko etxebizitza baten trastelekuan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, asteartean Gasteizko etxebizitza baten trastelekuan emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Biktimak eta erasotzaileak sare sozialen bidez elkar ezagutu ondoren gertatu zen erasoa.

Atzo arratsaldean atxilotu zuten, Ertzaintzak ustezko sexu-erasotzailea identifikatu ondoren. 

Emakumeak salatu zuenez, erasoa abuztuaren 6an gertatu zen, Arabako hiriburuko Zabalgune auzoko etxebizitza baten trastelekuan.

21 urteko gizona gaur goizean utzi dute epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuriaren Jaiak Ertzaintza Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak