Gizartea -

Panama

Espetxean sartu dute Argintxonaren hilketagatik atxilotutako gizonetako bat

Feminizidioa eta lapurreta larriagotua egozten diote. 39 eta 20 urteko bi gizonezko dira atxikitakoak, eta epailearen aurrera eramango dituzte aurki.

Eneritz Argintxonaren hileta. Argazkia: EFE
Eneritz Argintxonaren hileta.
Eneritz Argintxonaren hileta. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneritz Argintxona gazte bizkaitarraren hilketagatik atxilotuetako bat behin-behinean espetxeratu dute, feminizidioa eta lapurreta larriagotua egotzita, Bocas del Toroko Fiskaltzak jakitera eman duenez.

Hilketarekin lotuta, bi gizon atxilotu dituzte: 39 urteko bat, Leche ezizenaz ezaguna, eta 20 urteko beste bat. Biak Isla Carenero uhartean atxilotu dituzte. Bertan aurkitu zuten gaztearen gorpua uztailaren 26an, Colon uhartean desagertu ostean, Panamako Bocas del Toro probintzian. Autopsiaren arabera, traumatismo kraneoentzefaliko baten ondorioz hil zen. Bi gizon horietako baten etxean Eneritz Argintxonaren hainbat gauza aurkitu ditu Poliziak.

Atxilotuetako batek gaur deklaratu du. Entzunaldiaren ostean, behin-behineko atxilotzea agindu dute, eta kautelazko neurri horren arabera, espetxean sartu dute prozedura amaitu arte, Marissa Caballero Bocas del Toroko homizidio eta feminizidio fiskalak jakitera eman duenez. Leporatzen zaizkion delituak feminizidioa eta lapurreta larriagotua dira.

Bestalde, Eneritz Argintxonaren hileta elizkizuna gaur arratsaldean egin da Erandioko Andra Mari parrokian, bere jaioterrian. Ehunka pertsona hurbildu dira. Aitziber Oliban Erandioko alkatea bertan izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Panama