Gizartea -
OSASUNA
Merkatutik erretiratu dute TDC Clinik-Salipure Peeling Chemical krema, "osunarentzat oso arriskutsua" delako
Zamudioko Tegor Laborategietan ekoizten duten azala garbitzeko esfoliatzaile kimiko bat da.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
TDC Clinik-Salipure Peeling Chemical krema esfoliatzailea merkatutik erretiratu dutela jakinarazi du Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (Aemps), baimendutakoa baino azido saliziliko kopuru handiagoa duelako eta, ondorioz, "osasunerako oso arriskutsua" delako.
Zamudioko Tegor Laborategietan ekoizten duten azala garbitzeko esfoliatzaile kimiko bat da. Produktu hori salgai duten establezimenduei eskatu zaie produktua berehala erretiratzeko.
Halaber, Aemps agentziak erabakiari buruzko informazioa helarazi die erkidegoetako osasun arduradunei, erabiltzaileen artean zabal dezaten.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren produktu kosmetikoei buruzko 1223/2009 Erregelamenduaren III. eranskinean dago araututa dago azido saliziliko substantziaren erabilera. Bertan daude zehaztuta kosmetikoen substantzien inguruko mugak eta neurriak.