Gizartea -

Indarkeria matxista

24 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita

Eraso matxista bart jazo da Andre Maria Zuriaren plazan. Gizonak ukituak egin dizkio neskatoari.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du bart, sexu eraso delitua egotzita, adingabe bati ukituak egiteagatik.  

Gertakariak 23:30ean jazo ziren, Andre Maria Zuriaren plazatik gertu, Udalak ohar batean jakinarazi duenez. 

Herritarren segurtasunerako patruila bat inguruan zebilen, eta bertako agenteek atxilotu dute gizon matxista. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Andre Maria Zuriaren Jaiak Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Sexu erasoak