Gizartea -
HERIOTZA
Eneritz Argintxona Panaman hildako bizkaitarraren aldeko hileta-elizkizuna ostegunean egingo da Erandion
Carenero uhartean aurkitu zuten Argintxonaren gorpua. Buruan jasotako kolpe baten ondorioz hil zela argitu zuen autopsiak, eta Panamako Polizia homizidio gisa ari da kasua ikertzen.
EITB MEDIA
Eneritz Argintxona Panaman hildako bizkaitarraren aldeko hileta-elizkizuna ostegunean egingo da Erandion, bere jaioterrian.
Carenero uhartean, Bocas del Toro artxipelagoan, aurkitu zuten Argintxonaren gorpua uztailaren 26an, familiak haren desagerpena salatu eta egun batzuetara. Buruan jasotako kolpe baten ondorioz hil zela argitu zuen autopsiak. Panamako Polizia homizidio gisa ari da kasua ikertzen.
30 urteko emakumea lanean ari zen Panaman. Uztailaren 24an ikusi zuten azkenengo aldiz, Careneroko ostatu batetik irten zenean. Turista batzuk aurkitu zuten gorpua, eta DNA probak egin ondotik baieztatu zuten erandiotarrarena zela.
Hileta-elizkizuna, bihar, 18:00etan, Erandioko Andra Mariaren parrokian egingo da.