Gizartea -
Istripua Nafarroan
Adingabe bat hil da eta hiru pertsona larri zauritu dira Oibarren, hormigoizko egitura baten aurka eginda
Zaurituak 51 eta 49 urteko bi heldu eta 12 urteko adingabe bat dira. Lau biktimak, madrildarrak, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, tartean 15 urteko adingabea oso larri helikopteroan. Hala ere, gutxi geroago hil egin da.
Agentziak | EITB Media
15 urteko adingabe bat hil eta hiru pertsona, bi heldu eta adingabe bat, larri zauritu dira Oibarren (Nafarroa), haien ibilgailua errepidetik atera eta hormigoizko egitura baten aurka talka egin ostean.
17:32an gertatu da, NA-132 errepideko 71,4 kilometroan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Zaurituak 51 eta 49 urteko bi heldu eta 12 urteko adingabe bat dira. Lau biktimak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (HUN) eraman dituzte, Iruñera, tartean 15 adingabea oso larri helikopteroan; baina azkenean hil egin da.
Anbulantziak, suhiltzaileak eta Foruzaingoaren trafiko-patruilak (trafikoa bideratu dute) bertaratu dira. Foruzainen argiketa-taldea istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.