Gizartea -
EPAIKETA
Federico Martin Aramburu errugbi jokalariaren heriotza hilketa gisa epaitzea eskatu du Parisko Fiskaltzak
2022ko martxoan hil zuten, Parisen, taberna batean izandako liskar baten ondorengo tiroketan. Handik gutxira Loïk Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak atxilotu zituzten, hilketaren egileak zirelakoan.
EITB MEDIA
Bi urte baino gehiago iraun duen ikerketaren ondoren, Federico Martin Aramburu Biarritz Olympique errugbi taldeko jokalari ohiaren heriotza hilketa gisa epaitzea eskatu du Parisko Fiskaltzak, Sud Ouest hedabidearen arabera.
Loïk Le Priol eta Romain Bouvier 30 eta 33 urteko militante ultraeskuindarrak, hurrenez hurren, eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea leporatuta. Gertakariak izan eta gutxira atxilotu zituzten biak, Le Priol Hungarian eta Bouvier Frantzian bertan.
2022ko martxoan hil zuten errugbi jokalaria, Parisen, taberna baten atarian izandako tiroketan.