Gizartea -

Donostia

Goizean berrekin diete berriro Igeldoko kala batean desagertutako gizona bilatzeko lanei

Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, larunbat arratsaldeko seiak eta laurden aldera desagertu zen, itsasora salto egin ondoren, eta handik gutxira hasi zituzten hura bilatzeko lanak.

Igeldoko kala batean desagertutako gizona bilatzeko lanei berrekin diete goizean

0:40

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igeldoko (Donostia) Tximistarri kalako uretan desagertutako gizonezkoa bilatzeko operatiboa atzo arratsaldean bertan behera utzi eta gero, eta gaur goizean berrekin diete hura bilatzeko lanei.

Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, larunbat arratsaldeko seiak eta laurden aldera desagertu zen gizonezkoa, eta handik gutxira hasi zituzten hura bilatzeko lanak.

Gauean bertan behera utzi zituzten, argirik gabe ez zelako ezer ikusten, eta atzo goizeko lehen orduan ekin zieten berriro desagertua bilatzeko lanei.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Igeldo