Gizartea -
OPERAZIOA
Poliziak 18 emakume askatu ditu Adunako prostituzio etxe batean
Polizia Nazionalak lokalaren jabea atxilotu du, hainbat delitu egotzita: prostituzioarekin lotutako delituak, langileen eskubideen kontrakoa, droga-trafikoa eta sexu-askatasunaren aurkakoa. Ondoren, kargupean aske utzi dute, epaiketaren zain.
EITB MEDIA
Espainiako Poliziak 18 emakume askatu ditu Adunan, giza trafikoaren aurkako operazio batean. Emakumeak prostituzio etxe batean bezeroekin sexu-harremanak izatera behartzen zituzten. Tabernako jabea atxilotu egin dute eta haren bikotekidea ikerketapean dago, hainbat delitu egotzita: prostituzioarekin lotutako delituak, langileen eskubideen kontrakoa, droga-trafikoa eta sexu-askatasunaren aurkakoa. Atxilotua kargupean aske utzi dute, epaiketaren zain.
Espainiako Gobernu ordezkaritzak baieztatu duenez, ekainean joan ziren poliziak Adunako prostituzio etxera, ohiko ikerketa bat egitera. Lokalera sartu, eta bertan zeuden emakumeekin hitz egin zutenean, poliziek ikusi zuten goitizen bidez agertzen zirela emakumeak bertako kontabilitatean, sexu harremanak izatera behartzen zituztela, batzuetan jabeak emakumeei ukitu sexualak egin eta sexu harremanak izatera behartzen zituela, eta prostituzioaren bidez lortzen zuten irabazien zati handi bat beretzat gordetzen zuela jabeak.
Prostituzio-etxea 24 ordu, gau eta egun, zegoen zabalik, eta emakumeek poliziari azaldu diotenez, lokalean droga trafikoan ere aritzen ziren; bezeroek bertan erosi eta kontsumitzen zuten droga. Agenteak bertaratu ziren egunean, 26.000 euro aurkitu zituzten dirutan, eta 75 gramo kokaina ere atzeman zituzten.
Halaber, Poliziak zehaztu duenez, emakumeek kontatu dute egun bakoitzeko 20 euro ematen zizkietela jabeari, eta zerbitzu bakoitzeko beste 10 (60 euro kobratzen zituzten),
Emakumeetako batek poliziei azaldu die jabeak ukituak egin izan dizkiola, eta beste batek, berriz, esan du sexu-harremanak izatera behartu zuela atxilotuak, lokaletik kanporatuko zuen mehatxua eginez.
Kristina Rodriguez Adunako alkateak gogor salatu du emakume horiek pairatutako sexu-esplotazioa: