Gizartea -
TRAFIKOA
Gidari bat salatu dute Erriberrin, drogatuta, mozkortuta eta gidabaimenik gabe gidatzeagatik
Gainera, kopilotuarekin tokia trukatu du polizia-kontroletik 100 metrora, eta speeda bota du leihatilatik, kontrolean harrapa ez zezaten.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Foruzaingoak gidabaimenik gabe, mozkortuta eta drogatuta gidatzen zihoan gizon bat salatu du, kopilotuarekin tokia trukatu ostean Erriberrin jarritako polizia-kontroletik 100 metrora, zigorra saihesteko.
Poliziak X sare sozialean jakinarazi duenez, gidari horrek speeda bota du leihatilatik, kontrolean harrapa ez zezaten.
Guztira, lau arrazoirengatik zigortu dute, autoan kopilotuaren tokian eseri ostean: gidabaimenik izan gabe gidatzeagatik, alkohola eta droga atzemateko proban positibo emateagatik eta droga eramateagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea