Gizartea -

BILAKETA

Onik agertu da Nerbioiko ur jauzirako bidean desagertutako gizona

Urkabustaizen desagertutako 66 urteko gizona bere kabuz itzuli da etxera.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nerbioiko ur jauzirako ibilbidearen inguruan, Urkabustaizen (Araba) desagertuta zegoen 66 urteko gizona onik agertu da. Antza, bere kabuz itzuli da etxera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman zuenez, atzo arratsaldean izan zuten desagerpenaren berri, eta abisua jaso bezain pronto hasi zuten bilaketa. Gauean bilaketa lanak eten ondotik, 09:00etan ekin diote berriro bilaketari, baina eguerdi aldera, berriro eten dute.

Pertsona hori aurkitzeko dispositiboan Ertzaintzaren patruilak, helikoptero bat, drone bat, Ertzaintzaren Mendi Ataleko agenteak, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea, Arabako suhiltzaileak, Babes Zibileko kideak eta boluntarioak aritu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak