Gizartea -

EGURALDIA

Gau itogarria Hego Euskal Herri ia osoan, 25 gradutik gorako tenperaturekin barnealdean

Urteko gaurik beroenetako izan da gaurkoa. 04:30 zirenean, Euskalmeten eta AEMETen hainbat estaziotan 25 gradu inguruko tenperaturak erregistratu dira.

Donostia, atzo. Argazkia: EFE
Donostia, atzo
Gau tropikala atzean utzita esnatu da Hego Euskal Herria

0:24

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beroa. Hori da atzo goizetik hizpidea Hego Euskal Herriko bazter guztietan, eta bereziki, barnealdean. Igande goizean hartu zuten tenperaturek gorako bidea eta gauean ez dute atsedenik eman. Itogarria izan da gaua, 20 gradutik gorako tenperaturekin ia leku guztietan. Barnealdeko hainbat lekutan 25-27 graduraino ere iritsi dira.

Adibiderako, 04:00-05:00 ordu tarte inguruan, Euskalmet eta AEMET agentzien hainbat estazio metereologikotan jasotako maximoak:

- Araba: Ilardui 26º y Gardea 25 º

- Gipuzkoa: Miramon 20,7 º y Agauntza 27 º (02:50)

- Bizkaia: Berriatua 21 º y Mallabia 24,9 º

- Navarra: Etxarri 26 º y Tafalla 21,5 º

Alerta laranja

EAE, Nafarroako erdialdea eta Pirinioak alerta laranjapean izango dira gaur muturreko tenperaturengatik, 37 eta 39 gradu arteko tenperaturak espero baitira. Euskal kostaldean, Nafarroako Erriberan eta isurialde atlantikoan abisu horia egongo da indarrean 37-38 graduko tenperatura maximoengatik.

Iparraldean ere, abisu horipean izango dira egun osoan: aurreikuspenen arabera, 30 gradutik gora kokatuko dira termometroak egunaren erdialdean, eta gaualdera zertxobait freskatuko badu ere, ez dira 20 ºC-tik jaitsiko. 

Bihar, berriz, alerta laranjan egongo dira Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta Erriberan. Nafarroa eta erdialdean eta Pirinioetan abisu horia egongo da, baita Bizkaiko kostaldea ere. Nolanahi ere, denean 35 ºC-tik gorako maximoak espero dira, eta 39 ºC-rainokoak Ebro inguruan.

Kostaldean abisu horia egongo da bi egunetan, eta tenperatura maximoak 33 gradu ingurukoak izango dira. 

2. arrisku maila

Bere aldetik, Gasteizko Udalak gaurko eta biharko aurreikusitako tenperatura altuak direla eta, Bero Planeko 2. arrisku maila aktibatuko du 13:00etan.

Herritar guztientzako eta udal-langileentzako gomendioak jasotzen ditu, besteak beste, Udalaren Bero Planak. Arreta berezia eskatu dute 13:00etatik 20:00etara bitartean, termometroak gehienezko tenperatura maximoetara iristea espero denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak