Gizartea -

BILAKETA

Eten egin dute Nerbioiko ur jauzirako bidean desagertutako gizonaren bilaketa

Helikopteroak ez du zantzurik topatu. Ikerketak, edonola ere, martxan jarraitzen du. 66 urteko gizon bat da desagertutakoa. Elastiko zuria eta galtza urdinak zeramatzan desagertu denean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko larrialdi zerbitzuek eten egin dute Urkabuztaizen, Arabako Untza inguruan, Nerbioiko ur jauzirako ibilbidearen inguruan igande honetan desagertutako 66 urteko gizonaren bilaketa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atzo arratsaldean izan zuten desagerpenaren berri, eta abisua jaso bezain pronto hasi zuten bilaketa. Gauean bilaketa lanak eten ondotik, 09:00etan ekin diote berriro bilaketari, baina eguerdi aldera, berriro eten dute.

Pertsona hori aurkitzeko dispositiboan Ertzaintzaren patruilak, helikoptero bat, drone bat, Ertzaintzaren Mendi Ataleko agenteak, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea, Arabako suhiltzaileak, Babes Zibileko kideak eta boluntarioak aritu dira.

Ertzaintzak zehaztu duenez, gizonak elastiko zuria eta galtza urdinak zeramatzan soinean desagertu den unean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak