Gizartea -
GERTAERA
Pertsona bat hil da Donostian, uretan erdi itota aurkitu ondoren
Larrialdietako langileak suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. Bihotzekoa izan omen du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
84 urteko gizonezko bat hil da igande honetan Donostian, Ondarreta hondartzan, uretan erdi itota aurkitu ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Eguerdia baino lehen aurkitu dute, Loretope inguruan, Kontxako eta Ondarretako hondartzak banatzen diren inguruan. 11:10 aldera, inguruan zeuden pertsona batzuek eman diete horren berri larrialdi-zerbitzuei.
Larrialdietako langileak hura suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.
Biktimak bihotzekoa izan omen du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea