Gizartea -

Indarkeria matxista

Aisialdiko lokal batean eraso sexista jasan duela salatu du emakume batek Garesen

Foruzaingoa "oraindik zehazteke" dauden gertakariak ikertzen ari da. Erasoa goizaldean jazo da, Garesko aisialdirako lokal batean. Herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan bertan.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek bart goizaldean Garesko aisialdirako lokal batean sexu-erasoa jasan duela salatu du.

Foruzaingoak adierazi du "oraindik zehazteke" dauden gertakari batzuk ikertzen ari direla, eta oraingoz ez dutela informazio gehiago emango.

Komunikabide batzuen arabera, erasoarekin zerikusia izan dezakeen atxiloketa bat izan da, baina Foruzaingoak ez dio halakorik baieztatu EITB Mediari.

Erasoa goizaldean gertatu da Garesko aisialdirako lokal batean. Herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan bertan. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Sexu erasoak