Gizartea -

Desagerpena

Turista bizkaitar baten desagerpena ikertzen ari dira Panaman

Ertzaintzak eta Panamako agintariek ikerketa abiatu dute argitzeko Carenero uhartean topatu duten gorpua desagertutako emakumearena den.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza eta Panamako agintariak turista bizkaitar baten desagerpena ikertzen ari dira Ameriketako herrialde horretan, gorpu bat topatu duten inguruan. Emakumea asteazkenean ikusi zuten azkenengo aldiz.

Segurtasun Sailak esan duenez, euskal herritarraren familiak ostiralean jo zuen Ertzaintzara, emakumea Panaman desagertuta zegoela salatzeko.

Carenero uharteko ostatu batean zegoen, Bocas del Toro artxipelagoan, eta asteazkenean ikusi zuten azkenengo aldiz, ostatutik irten zenean. Familiak desagerpena salatu du aste honetan, Ertzaintzaren eta Panamako agintarien aurrean.

Bestalde, Panamako Telemetro Reporta hedabideak esan duenez, gorpu bat topatu dute uharte bereko hondartza batean.

Horren aurrean, Ertzaintzak ohiko protokoloa abiarazi du, eta Panamako agintariekin harremanetan jarri da gorpua identifikatzen saiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Panama Desagertutako pertsonak Latinoamerika