Gizartea -

Trena

Gasteiz eta Miranda Ebro arteko tren bidaiak autobusez egingo dituzte asteburuan

Trenbidean egiten ari diren lanek eragina izango dute bi udalerrien arteko distantzia erdiko bidaietan, baita Irun eta Madril arteko distantzia handikoetan ere.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteiz eta Miranda Ebro arteko tren bidezko zerbitzua etengo dute asteburu honetan, Adif Langraiz Oka eta Jundiz arteko zatian egiten ari den obrengatik.

Renfek autobus zerbitzua izango du martxan larunbatean eta igandean, distantzia erdi eta luzeko bidaietarako.

Gasteiz eta Miranda Ebro arteko distantzia erdiko tren bidaiei eragingo die etenaldiak. Horiek Langraiz Okan, Argantzonen eta Manzanosen gelditzen dira. Errepide bidezko zerbitzua jarriko dute, trenaren ordez. Irun eta Madril arteko distantzia luzeko bidaiei ere eragingo die, eta Gipuzkoako herriaren eta Mirandaren arteko zerbitzua autobusez egingo dute.

Gainera, Bartzelona-Salamanca eta Bartzelona-Vigo/Coruña artean jatorria edo jomuga Miranda edo Tutera duten bidaietan, bidaiariek errepidez egingo dute dagokion zatia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak