Gizartea -

Castejon de Sos

36 urteko gizonezko bizkaitar bat hil da Huescan, parapente istripu batean

Istripua 19:00ak aldera gertatu zen atzo, osteguna, Benasquetik gertu dagoen herri batean.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaian bizi den 36 urteko gizonezko bat hil da parapente istripu baten ondorioz Castejon de Sos herrian, Huescan.

Istripua 19:00ak aldera gertatu zen atzo, osteguna, Benasquetik gertu dagoen herri horretan.

Bertako osasun zentroko zenbait langile bertaratu ziren, baina haren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Hildakoa Benasqueko heliportura eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendiko istripuak Aragoi