Gizartea -

Trafikoa

Bypass batek arautuko du N-1 errepideko zirkulazioa Andoainen, ostegunetik aurrera eta abuztu osoan

1976ko zubi bat birgaitzeko iazko udan egindako obrei berrekingo zaie. Trafiko gutxien dagoen urteko asteetarako programatuta egon arren, "unean uneko auto pilaketak aurreikusten dira".

Andoaingo N-1 errepidea, Sorabilla parean.
Andoaingo N-1 errepidea, Sorabilla parean.
Andoaingo N-1 errepidea, Sorabilla parean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 25etik irailaren 1era arte, biak barne, bypass batek bideratuko du zirkulazioa N-1ean, Andoain (Gipuzkoa), 444,793. kilometroan dagoen zubi baten egitura birgaitzeko lanak direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. 

Zubia 1976koa da, eta lurralde osoan trafiko astun eta berezi gehien jasaten duen guneetako bat da. Aldundiak azaldu duenez, "ezinbestekoa" da egitura osoa birgaitzea, eta, beraz, 2023ko udan lehen fasean hasitako obrei ekingo zaie berriro.

Felix Urkola, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako foru diputatuaren esanetan, "urteko trafiko gutxieneko asteetarako programatu diren arren, auto pilaketa puntualak aurreikusten dira".

Horren aurrean, Urkolak dei egin die herritarrei, ahal den neurrian, ibilbide hori saihestu edo garraio publikoa erabil dezaten. Era berean, garraiolariei beste bide batzuk erabiltzeko eskatu die, gerta daitezkeen auto ilarak saihesteko.

Murrizketei dagokienez, aurten garraio berezietarako sarbidea bakarrik mugatuko da. Beasain eta Andoain artean ezingo dira 100 tonatik gorako pisua edo lau metrotik gorako zabalera duten garraio bereziak ibili.

Era berean, 06:00etatik 22:00etara, hiru metrotik gorako zabalera duten garraio berezi guztiei igarotzea debekatuko zaie.

Ibilbide alternatibo gisa, jatorriaren eta helmugaren arabera, honako ibilbide hauek gomendatzen dira: Goierrin, A-636 autobidea (Beasain-Bergara), AP-1 autobidea (Gasteiz-Irun autobidea Eibartik) eta AP-8a (Kantabriako autobidea); Araban, AP-1a (Gasteiz-Irun autobidea Eibartik) eta AP-8a (Kantabriako autobidea); Nafarroan, A-10 Sakanako autobidea (Alsasua-Irurzun) eta A-15a (Nafarroa-Gipuzkoa autopista).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Andoain bideoak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia