Gizartea -

Ezbeharra

Traktore baten gidaria hil da Usurbilen, ibilgailua trenbidera erorita

Ezbeharraren ondorioz, Euskotrenen zerbitzua etenda dago Usurbil parean, ibilgailua noiz kenduko zain.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Traktore baten gidaria hil da gaur arratsaldean Usurbilen (Gipuzkoa), ibilgailua trenbidera erorita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua gaur arratsaldeko 19:30 aldera gertatu da, hildakoa traktorearekin lanean ari zela, Usurbilgo Txiki-Erdi auzoko baserri baten inguruan.

Traktorea trenbidera erori da, eta gidaria hil egin da. Ezbeharraren ondorioz, Euskotrenen zerbitzua etenda dago Usurbil parean, ibilgailua noiz kenduko zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Usurbil Albisteak Euskotren Nekazaritza