Gizartea -

Dispositibo bereziak

Mugan kontrolak izanen dira datozen asteetan Parisko Joko Olinpikoak direla-eta

Julian Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak dispositibo berezia iragarri du. Era berean, Irungo Udalak neurriak hartu ditu balizko auto-ilarei aurre egiteko, eta Eusko Jaurlaritzak arreta handiz gidatzeko gomendioa egin du.

Kamioiak Biriatuko ordainlekuan. Argazkia: EFE
Kamioiak Biriatuko ordainlekuan. Argazkia: EFE
Kamioiak Biriatuko ordainlekuan. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pirinio Atlantikoak Departamentuko 50 eta 200 polizia eta jendarme artean izanen da egunero, Parisen joko olinpikoak direla-eta, eta, aldi berean, euskal kostaldean eta mugan segurtasuna bermatu behar dutelako.

Mugan egunotan izanen den egoeraz mintzatu da Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefeta gaur. Joko olinpikoetarako dispositibo bereziaz aritu da. Polizia eta jendarme asko Parisen da, eta, aldi berean, mugan zaintzeko dispositibo berezia iragarri du.

Horrela, jendarmeek oporrei uko egin behar izan diote, eta segurtasun pribatuaz gain, herriko etxeekin udaltzaingoak ere arituko dira. Segurtasunean indar berezia, beraz, eta mugan kontrolak izanen dira datozen asteetan.

Mugan Euskadiko, Nafarroako eta Aragoiko poliziekin elkar lanean arituko dira uda lasaia izateko; beste herrialde batzuetako segurtasun indarren laguntza ahantzi gabe, prefetak gaineratu duenez.

Bestalde, Irungo Udalak, Udaltzaingoaren bitartez, dispositibo berezi bat martxan jarri du, Parisko Joko Olinpikoak direla-eta Frantziako Jendarmeriaren mugako kontrolak direla eta, hirian eragina izan dezaketen auto-ilarengatik.

Eusko Jaurlaritzak arreta handiz gidatzeko gomendioa egin du aste honetan, datorren uztailaren 25etik 28ra Santiago Zubia eta Parisko Joko Olinpikoak direla eta.

Hori dela eta, Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariak "kontu handiz" ibiltzeko eskatu die bidaia egiteko asmoa dutenei edo egun horietan oporrak hasten edo amaitzen dituztenei.

Zentzu horretan, Parisen uztailaren 26tik abuztuaren 11ra egingo diren Joko Olinpikoak direla eta, Frantziako jendarmeriak AP-8an kontrolak areagotzea aurreikusten du, Biriatuko ordainlekuan, Lapurdirako noranzkoan.

Azaldu duenez, horrek auto-ilarak eragin ditzake, eta "15 egun horietan harantz doazenei aurreikuspena eta pazientzia" eskatu die.

Nolanahi ere, gogorarazi du bidaian irten aurretik komeni dela errepideen egoera 011 telefonoan (24 orduko arreta), www.trafikoa.euskadi.eus webgunean edo X sare sozialean @TrafikoaEJGV kontua kontsultatzea.

45.000 segurtasun agentek lan egingo dute Parisen Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian, ostiralean
45.000 segurtasun agentek lan egingo dute Parisen Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian, ostiralean
45.000 segurtasun agentek lan egingo dute Parisen Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian, ostiralean

0:40
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia Frantzia Gizartea bideoak Gaurko titularrak Olinpiar jokoak 2024 Gaurko azken ordukoa Lapurdiko berriak