Gizartea -

TRAFIKOA

Trafikoa bere onera etorri da Barakaldon, A-8n, kamioi baten matxurak auto-ilarak sortu ondoren

07:15 inguruan geratu da errepidean ez atzera ez aurrera ibilgailua, eta Bilboko noranzkoan ilara luzeak ari dira sortzen. Zehazki, Max Center parean izan du matxura kamioiak.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek matxura izan du gaur goizean A-8 autobidean, Barakaldon, eta auto-ilara luzeak sortu dira Bilboko noranzkoan, 4 kilometrorainokoak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Max Center merkataritza-gunearen parean geratu da ibilgailua ez atzera ez aurrera 07:15 aldera, erreietako bat oztopatuz.

Garabi baten laguntzarekin erretiratu dute ibilgailua, eta poliki-poliki trafikoa bere onera etorri da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Bizkaia Barakaldo Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak