Gizartea -

Osakidetza

Susana Lopez Altuna, Osakidetzako zuzendari nagusi berria

Era berean, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak Maite Martinez de Albeniz Zabaleta aukeratu du Osasun Arretako zuzendari, eta Xabier Ibarzabal Astigarraga Ekonomia eta Finantzako zuzendari.

Susana Lopez Altuna izendatu dute Osakidetzako zuzendari nagusi. Irudia: EITB
Susana Lopez Altuna izendatu dute Osakidetzako zuzendari nagusi. Irudia: EITB
Susana Lopez Altuna izendatu dute Osakidetzako zuzendari nagusi. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain arte Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde izan den Susana Lopez Altuna izendatu dute Osakidetzako zuzendari nagusi, eta Rosa Perez Esquerdo ordezkatuko du kargu horretan.

Era berean, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak Maite Martinez de Albeniz Zabaleta aukeratu du Osasun Arretako zuzendari, eta Xabier Ibarzabal Astigarraga Ekonomia eta Finantzako zuzendari.

Susana Lopez Altuna Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Ordezko epaile gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala, 1992an Osakidetzan sartu zen arte. Bertan garatu zuen bere ibilbide profesionala, lehenik Donostiako Aholkularitza Juridikoko arduradun bezala, gero letratu gisa eta, ondoren, Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde bezala. Kargu hori bi garaitan bete du: lehenik 2006 eta 2009 artean, eta jarraian 2013tik.

Maite Martinez de Albeniz, Victor Bustamante ordezkatuko duena, gaixotasun zerebrobaskularretan aditua den neurologoa da, eta Kudeaketa Sanitarioko masterra du.

Irudia: Irekia

Orain arte, Neurologiako Ospitalizazioko burua izan da Donostia Unibertsitate Ospitalean, Iktusaren Unitateko koordinatzailea, eta alor horretan Estatu mailako proiektu askotan parte hartu du. Bertan, ikerketari ere eskaintzen dio bere lanaren zati bat.

Bestalde, Xabier Ibarzabal, Nestor Aranaren ordezkoa, Industria Automatika eta Elektronikako goi-mailako ingeniaritzan lizentziaduna da.

Automozioaren sektoreari lotuta urte batzuk eman ondoren, 2008an sartu zen lehen aldiz Osakidetzan, lehenik Informatikako Zuzendariordetzan erradiografiaren historia digitalizatzeaz arduratzen den teknikari gisa, eta, ondoren, Azpiegituretako Zuzendariordetzan, non hainbat postu bete ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak