Gizartea -

Sutea Nafarroan

Bederatzi gazte identifikatu dituzte Ezkaba mendiko sutearekin zerikusia dutelakoan

Foruzaingoak ikerketa abiatu du eta, lehen zantzuen arabera, baliteke inguruan botatako su artifizialekin zerikusia izatea.

Erretako eremua, airetik ikusita. Argazkia: EITB Media
Erretako eremua, airetik ikusita.
Horrela geratu da San Kristobal gotorlekua, Ezkaba mendian, igandeko sutearen ondoren

0:43

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak bederatzi gazte identifikatu ditu Ezkaba mendian (Berriobeiti, Nafarroa) igande goizaldean piztutako sutearekin zerikusia dutelakoan, poliziak berak jakinarazi duenez. Izan ere, ikerketa zabalik dago baina hipotesi nagusia da gazte talde horrek jaurtitako su artifizialen ondorioz piztu zela sua.

Igandean, gauerdia pasatxo, izan zuten larrialdi zerbitzuek sutearen berri. Foruzaingoaren patruilak, suhiltzaileak eta basozainak bertaratu ziren, eta haizea tarteko, igande goizera arte ezin izan zuten kontrolpean hartu.

Garrak San Kristobal gotorlekuaren barrualdean zabaldu ziren, eta bi teilatutan kalteak eragin zituzten. 

Sutea amatatuta dago, baina airetik hartutako irudietan ikus daitekeenez, kalteak handiak dira San Kristobalgo gotorlekuan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa