Gizartea -

Araba

Gizon bat atxilotu dute Zaldiaranen, ertzain baten etxean lapurreta egiten saiatzeagatik

Bere etxean lapurreta egiten saiatu diren hiru pertsona harrapatu ditu agenteak. Ustezko lapurrek ihes egin dute, eta ertzainak Zaldiaranen aurkitu ditu. Orduan, agentea kotxearekin harrapatzen saiatu dira, eta lapurretako bat atxilotzea lortu du.

Polizia operazioa Zaldiaranen hiru ustezko lapurrak atxilotzeko. Argazkia: EITB MEDIA
Polizia operazioa Zaldiaranen hiru ustezko lapurrak atxilotzeko. Argazkia: EITB MEDIA
Polizia operazioa Zaldiaranen hiru ustezko lapurrak atxilotzeko. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanetik kanpo zegoen ertzain batek gizon bat atxilotu du igande goizaldean Zaldiaranen (Araba), atxilotua, beste bi pertsonarekin batera, agentearen etxebizitzan harrapatu eta gero. Hura ikusita, auto batean ihes egin dute, eta ertzaina haien atzetik abiatu da, eta aurkitu dituenean, ustezko lapurrak agentea autoarekin harrapatzen saiatu dira. Tiro batzuk egin ditu, harrapa ez zezaten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, igande goizaldeko lehen orduetan gertatu da guztia, Trebiñun, ertzain batek hiru pertsona harrapatu eta gero bere etxebizitzan, lapurretan antza.

Ustezko lapurrek etxebizitzatik alde egin dute, orduan, eta ibilgailu batean joan dira ihesi. Agentea bere ibilgailuarekin atera da haien bila, eta Zaldiaranen aurkitu ditu. Hura ikusi dutenean, autoarekin harrapatzen saiatu dira, eta agenteak tiro batzuk egin ditu, harrapa ez zezaten.

Ertzainak inplikatuetako bat atxilotu du, eta beste biek ihes egin dute, oinez. Ertzaintzak iheslariak bilatzeko operazioa abiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak