Gizartea -

Eguraldia

Zeru urdinak eta egonkortasuna, asteko protagonistak

Aurreikuspenen arabera, tenperaturak ez dira asteburu honetako maximoetara helduko, baina zeru eguzkitsua izango dugu. Hala ere, asteburuan hodeiak bueltatuko dira.

Zeru eguzkitsua. Argazkia: Juan Luis Albaizar.
Zeru eguzkitsua. Argazkia: Juan Luis Albaizar.
Zeru eguzkitsua. Argazkia: Juan Luis Albaizar.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan, zeru urdinak eta tenperatura egonkorrak izango dira protagonista. Euskalmetek zabaldu duenez, tenperatura maximoek behera egingo dute. Hala ere, hodeiek zerua hartuko dute asteburu partera.

Zeru eguzkitsuekin hasiko dugu astea. Izan ere, astelehena zerua hodei gutxirekin edota oskarbi izango da. Tenperatura minimoak jaistiearekin batera, maximoek gora egingo dute, batez ere barnealdean.

Anai-arrebak balira bezala, astearteak astelehena izango du eredu. Zerua oskarbi agertuko da, eta egunaren amaieran hodeiak ugarituko dira. Tenperaturei dagokienez, minimoek ildo beretik jarraituko dute eta maximoetan igoera nabarmenduko dugu berriro. Tuteran bero egingo du, maximoak 37 gradura iritsiko baitira.

Asteazkenean, aldiz, hodeiak ugarituko dira, batez ere isurialde atlantikoan. Horrekin batera, egunaren lehen partean, zirimiria izan dezakegu, bereziki kostaldean. Tenperaturek ez dute aldaketa nabarmenik izango; minimoetan ez da aldaketarik izango eta maximoak gutxi jaitsiko dira. Hala ere, ostegunetik aurrera bueltan izango dugu eguzkia.

Aldaketa nabarmenena asteburuan izango dugu, asteko azken egun horietan hodeiak izango baitira protagonista.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tutera argazkiak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak