Gizartea -

Atzerapenak aireportuetan

45 euskal erretirodun etxera itzuli ezinda geratu dira Gatwicken, Microsoftek eragindako kaosaren ondorioz

70 eta 80 urte bitarteko erretirodunak Gatwickeko aireportuan zeuden ostiralean, arratsaldean etxera itzultzeko hegaldia hartzeko zain, maletak lehorreratu zizkietela eta hegazkina haiek gabe joan zela jakin zutenean. Konpainiak "aireportuan abandonatu gaitu", salatu dute bidaiariek.

Gatwickeko aireportuan etxera itzul ezinda geratu ziren bidaiariak. Argazkia: utzitakoa.
Gatwickeko aireportuan etxera itzul ezinda geratu ziren bidaiariak. Argazkia: utzitakoa.
Gatwickeko aireportuan etxera itzul ezinda geratu ziren bidaiariak. Argazkia: utzitakoa.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan Microsoft Windows sistema eragileak huts egiteak mundu osoan eragindako kaos informatikoaren ondorioz, etxera itzuli ezinda geratu da Tafallako 45 erretiroduneko talde bat, EITBk jakin duenez.

70 eta 80 urte bitarteko pentsiodunak Gatwickeko aireportuan zeuden ostiral arratsaldean, Erresuma Batuan oporretan egon ostean, etxera itzultzeko hegaldia hartzeko zain, eta bertan jakin zuten maletak lehorreratu zizkietela eta hegazkina haiek gabe joan zela.

Bidaiariek salatu dutenez, Vueling konpainiak "aireportuan abandonatu gaitu, hegaldirik eta laguntzarik gabe, eta ez diote telefonoari erantzuten".

Aireportu inguruetan igaro dute lehen gaua, eta larunbatekoa igarotzeko lotarako lekua topatu diete. Lehenbailehen etxera ekartzeko lanean ari da taldearen bidaia-agentzia, baina oraindik ez dakite noiz eta nola itzuli ahal izango diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Nafarroa Erresuma Batua Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Londres Adinekoak