Gizartea -

Nafarroa

82 urteko gizon bat hilik aurkitu dute putzu batean, Tafallan

Ostiraleko 18:50 aldera aurkitu dute, Quiñongo baratzeetan dagoen lursail batean. Dirudienez, istripua izan du eta putzuan erori da, nahi gabe.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

82 urteko gizon bat hilik aurkitu dute putzu batean, Tafallan (Nafarroa), EITBk jakin duenez. Ostiraleko 18:50 aldera aurkitu dute, Quiñongo baratzeetan dagoen lursail batean.

Tafallako Udaltzaingoa bertaratu da lehendabizi, eta suhiltzaileek atera dute gorpua putzutik.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du, baina, lehen zantzuen arabera, gizonak istripua izan du eta putzuan erori egin da, nahi gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Adinekoak