Gizartea -
TRAFIKOA
6 kilometroko auto-ilarak Zarautzen, Bilboko noranzkoan
Kamioi baten matxurak eragin ditu pilaketak, errei bat itxi behar izan baitute.
EITB Media
4 kilometroko auto-ilarak sortu dira AP-8 autobideko 41. kilometroan, Zarauzko ordainlekuan, Bilboko noranzkoan. 07:20an, kamioi bat matxuratu da, eta, ondorioz, errei bat itxi behar izan dute.
Trafiko Zuzendaritzak X sare sozialean aditzera eman dutenez, kamioia erretiratu dute, baina auto-ilarak ez dira berehala desagertu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea