Gizartea -
ERRESKATEA
Ferry batek hiru arrantzale bizkaitar erreskatatu ditu, Castro Urdiales parean
Portsmouthetik zetorren ontziak arrantzaleak erreskatatu ditu. Goizaldeko 5:15ean euren ontzia urperatu egin da, eta ordubetez igeri egin behar izan dute.
EITB MEDIA
Brittany Ferries enpresaren Galicia ontzia aurreikusitakoa baino ordubete beranduago iritsi da Bilboko Portura, Castro Urdialeseko kostaldean hondoratu diren hiru arrantzale erreskatatu ostean.
Konpainiak jakitera eman duenez, Txindor 4 ontzia, Getxoko Itsas Klubetik atera da, eta goizaldeko 5:15ean hasi da urperatzen. Arrantzaleek ezin izan dute ezer egin, eta, ia ordubete igeri egin ondoren, Brittany Ferrieseko tripulazioak onik erreskatatu ditu.
Portuko instalazioetan zeudela artatu egin dituzte, baina ez dute medikuen laguntza behar izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea