Gizartea -

Gazteen okupazio-tasa

30 urtetik beherako gazteen okupazio-tasa azken 14 urteetako altuena izan da

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 46,5 lanean aritu da 2024ko bigarren hiruhilekoan, 2010ekoekin alderatuta, 2,1 puntu gehiago.

Bi behargin lanean. Artxiboko irudia: EFE
Bi behargin lanean. Artxiboko irudia: EFE
Bi behargin lanean. Artxiboko irudia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eustatek emandako datuek erakutsi dutenez, 2024ko bigarren hiruhilekoan azken 14 urteetako okupazio-tasa altuena izan da Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen artean (% 46,5). Joerak gainera, goranzko bidean jarraitzen du.

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen okupazio-tasaren bilakaera (%). Grafikoa: Gazteen Euskal Behatokia. Datuak: Eustat

Generoari erreparatuz gero, nahiko berdintsuak dira datuak; gizonezkoen okupazio-tasa % 46,8koa den bitartean, % 46,2koa da emakumeena.

Lurralde historikoari begiratzean aldeak nabariagoak direla ikus daiteke. Gipuzkoako gazteen okupazio-tasa da altuena (% 49,4), Bizkaikoek jarraitzen diete % 45,1arekin eta, arabarrek dute tasa bazuena, %44,4.

Okupazio-tasak gora egitearekin batera, behera egin du, berriro, langabeziarenak % 12ren azpitik kokatuz.

Datu horiek zuzeneko lotura dute Garapen Iraunkorrerako Helburuen 2030 Agendan jasota dagoen 8.5 helmugarekin: Hemendik 2030era, enplegu osoa eta produktiboa eta lan duina lortzea emakume eta gizon guztientzat, baita gazteentzat eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat ere, eta balio bereko lanagatik ordainsari berdina jasotzea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak Eustat