Gizartea -

gertakaria

30 urteko gazte bat ospitalera eraman dute Gorlizen, uretara salto egin eta arroka baten kontra jo ondoren

Antza denez, kai-muturretik salto egin du buruz, sorosleen zaintza-eremutik kanpo. Istripua 13:00ak aldera gertatu da eta helikopteroz eraman dute gaztea ospitalera.

Istripuaren unea
Istripuaren unea
Pertsona bat zauritu da Gorlizen, uretara salto egin eta harkaitz baten kontra jo ostean

0:31

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko mutil bat ospitalera eraman dute helikopteroz Gorlizen kai-muturretik uretara salto egin eta harkaitz baten aurka kolpatu ondoren. Antza denez sorosleen zaintz-eremutik kanpo gertatu da ezbeharra, EITB jakin duenez.

Uretatik atera ondoren, sorosleek gaztea suspertzea lortu dute eta helikopteroz eraman dute ospitalera.

Istripua 13:00ak aldera gertatu da, eta suhiltzaileak eta Osakidetzako baliabideak bertaratu dira biktima artatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Gorliz azken ordukoa